musicas.mus.br
Letras de músicas - letra de música - letra da música - letras e cifras - letras traduzidas - letra traduzida - lyrics - paroles - lyric - canciones - JUANA BIXENTA OLABE - HERRIKOIAK - música e letra
Utilize o abecedário abaixo para abrir as páginas de letras dos artistas
Juana bixenta olabe letra
J. B.: Nagusi jauna, auxen da lana,
amak bigaltzen nau berorrengana.
N. J.: Ai, bigaldubo bazinduke maiz!
Zu ikusita konsolatzen naiz.
Xinista zazu
oso zoraturikan nakazu!
Orren polita nola zera zu?
J. B.: Amak esan dit, etxeko errenta
pagatzeko dirurik ez zuben-ta,
ia egingo diyon mesere,
illabetian geienaz ere,
itxogotia; (sic)
bara zierto dala ematia
pasa baño len illabetia.
N. J.: Logratutzia, errex alare,
naiz ori ta beste zernai gauza're,
seguru dala esan amari,
zu baldiñ bazatoz mandatari;
dudarik gabe,
nere borondatiaren jabe
zu zera, Juana Bixenta Olabe.
J. B.: Beraz bertatik nua etxera
poz aundi bat amari ematera;
oraiñ ariyo, nagusi jauna,
presaka juan biat amagana.
N.J.: Ez zuazela;
portatu zaite nik nai bezela,
gaur etxera juan ez zaitezela.
Zuben etxia dago irruti,
birian zer gerta izan bildurti;
bara iya pasa da eguna,
arratsa berriz dator illuna;
oraiñ juatia
txartzat iruki, nere maitia;
gaur emen bertan gera zaitia.
Ez juan etxera, bire oietan,
gabaz, bakarrik eta illunbetan;
kontura erori zaitia zu:
gabaz illunbian juan biazu
peligro aundiz,
eta obe dezu eun aldiz
biyar goizian juan egun argiz.
J. B.: Ezetz etsiya egon liteke,
ni emen gelditu eziñ niteke;
amak espero nau gaberako,
eta ark espero naubelako,
juan biar det nik;
alaba ikusi bagetanik
amak izango ez luke onik.
N. J.: Emen zuretzat dira parako
jaki txit goxuak afaitarako;
erariya berriz, -Jaungoikua!-,
illak piztutzeko modukua
ardo onduba,
ontzen urtietan egonduba,
Malaga'tikan da bigalduba.
J. B.: Jauna, berorrek, bañan alferrik,
badaki armatzen lazo ederrik;
lazua eiz bage gera dediñ,
nere etxian nai ditut egiñ
afaldu ta lo;
naiago ditut ango bi talo,
ta ez emengo milla erregalo.
N. J.: Biyotz nereko dama polita,
asmoz muda zaite, auxen tori-ta
amasei duroko urre fiña,
sendatu nai zazun nere miña,
J. B.: Ez, jauna, ez, ez!
Merezi beziñ kopeta beltzez,
esango diyot ezetz ta ezetz!
N. J.: Gañera berriz, Juana Bixenta,
utziko dizutet etxeko errenta
kito zor dirazuten guziya,
kunplitzen banazu kutiziya.
J. B.: Lotsa gogorra!!
Sufritzen dago gaur nere onra,
penaz malkuak darizkit orra!!
N. J.: Nik ditut kulpak, ez egiñ negar,
orlakorik ez nizun esan biar;
animan sentitutzen det miña
zuri ofensa ori egiña.
Maldiziyua!
Ez dakit nun nekan juiziyua,
eskatzen dizut barkaziyua!
J. B.: Barkaziyua, du-ta eskatu,
nere biyotz onak eziñ ukatu;
erakutsi ditalako, jauna,
gaitz egiñaren damutasuna,
konforme nago;
ez egiñ-ta ofensa geiago,
gaurkua oso aztutzat dago.
N. J.: Berriz nik egiñ zuri ofensa?
Arren orlakorik ez bara pensa!
Zaukazkit neskatxa fiñ batetzat,
eta gusto aundiz emaztetzat
artuko zaitut;
biyotzetikan esaten dizut,
zuretzat ona baderizkizut.
J. B.: Ori egiyaz baldiñ badiyo,
neregana egon liteke fiyo;
bañan usatubaz kortesiya,
ama neriari lizentziya
eska bezaio.
N. J.: Ori gustora egingo zaio,
biyar goizian juango naitzaio.
J. B.: Banua oraiñ.
N. J.: Atoz onuntza,
birerako artu zazu laguntza.
Adi zazu, morroi Joxe Juakiñ
etxera farolan argiyakiñ
aingeru oni
gaur zuk laguntzia da komeni,
kezketan egon ez nariyen ni.
Morroiak: Aingeru ari lagundu eta
orra, jauna, egiñ ostera buelta;
birian, bai, bildurtxo zan bera,
bañan allegatu-ta etxera
kontentu zegon;
oraiñ kezketan ez du zer egon,
oiera juan ta pasatu gau on.
Eldu zanian urrengo goiza,
nagusiyak zuben kunplitu itza
juan zitzaion amari etxera,
andretzat alaba eskatzera;
amak txit firme
artu ta gero milla informe,
gelditu ziran biyak konforme.
Andik zortzi bat egunetara,
edo amar ziran ez dakit bara;
ez, amar eziñ zitezken izan,
andik zortzi egunera elizan
ezkondu ziran;
ezkondu ta etxera segiran,
jendia franko bazuten jiran.
Bost illabete edo sei ontan
ez dirade beti egondu lotan;
eman dute zenbait jirabira
eta gozatutzen bizi dira
ditxak ausarki;
obeto eziñ litezke arki,
espero dute aurtxo bat aurki.
Dama gaztiak, ez egon lotan,
begira zaitezte ispillu ontan
gustatuta birtute ederra,
andretzat artu bere maizterra
du nagusiyak;
orla irabaztera graziyak
saia zaitezte beste guziyak.
Herrikoiak - Letras
- Agur ene lürra
- Agur Ene Lürra
- Agur etxeko-anderea
- Agur Etxeko-anderea
- Agur Euskal
- Agur Euskal Herria
- Agur jaunak
- Agur Jesusen ama
- Agur Xiberua
- Agur, Donibane
- Agure zaharra
- Ai Maritxu joskilea
- Ai Simon
- Ai, Mari Migel
- Aita saldu nauzu
- Aita San Antonio
- Aita ttun-ttun
- Aita-semeak
- Aitak eta amak
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Akerra ikusi degu
- Ala kinkiri, ala kunkuru
- Alakinkiri
- Aldapeko
- Alostorrea
- Altza Felipe!
- Ama begira zazu
- Ama ezkondu
- Amak ezkondu ninduen
- Amayur gaztelu beltza
- Amets, amets egin
- Ana Juantxe
- Andaluzaren pareta
- Andre Madalen
- Anteron txamarrotia
- Antoni eta Anton
- Ardo gorri naparra
- Ardoa edanda
- Ardoari kantak
- Ari naizela, ari naizela
- Aritz adarrean
- Arranbilote
- Arrosa xuriaren azpian
- Artillero
- Atarratzeko gazteluko kanta
- Athletic-en himnoa
- Atzo, atzo
- Aupa gizona
- Axuri beltza
- Azken oyua
- Bagare
- Baldorba
- Baliaren bertsoak
- Baratzeko pikuak
- Baskoniaren ereserkia
- Bat, bat, bat
- Bautista Bazterretxe
- Behin batean Loiolan
- Bentara noa
- Berriro igo nauzu ene mendira
- Bertso berriak
- Beti ezkamak kentzen
- Biba Rioja
- Bizkaiko aberatsak
- Boga, Boga
- Boneta eta txapela
- Bortian Ahüzki
- Denbora galduen bila
- Donostiako hiru damatxo
- Donostiako martxa
- Donostiako ziudadea
- Edurra teilatuan
- Egia da
- Egun da Santimamiña…
- Eibar-ren ereserkia
- Ene Haserrea
- Erreala-ren himnoa
- Erribera
- Eskerdun Xalbadorri
- Euskadin, Castillan bezala
- Euskal Herrian euskaraz
- Euskal unibertsitatea
- Eusko ereserkia (gora ta gora)
- Eusko gudariak
- Ez dizut irikiko
- Ez goaz lanera
- Ezkongaietan
- Forjarien kanta
- Furra, furra
- Gazte gera gazte
- Gaztelugatxe
- Gaztetasun eta zahartasuna
- Gernikako arbola
- Geure bazterrak
- Geuria da
- Gitarra zahartxo
- Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak
- Goiko mendian
- Goizian goizik jeiki
- Gora ta gora beti
- Gorbeiako Larran
- Gure aitak amari
- Gure kuadrilan
- Guretzat
- Habanera
- Haize hegoa
- Haltzak ez du bihotzik
- Herria eta hizkuntza
- Horra hor goiko
- Ia guriak egin du
- Ihesa zilegi balitz
- Ikusi mendizaleak
- Ikusi nuanian
- Ilargira noa
- Ilun-ikarak
- Itsasoan urak haundi
- Iup! la-ra
- Ixilik ixilik dago
- Jeiki, jeiki
- Josepa Antoni
- Joxe Migelen batela
- Juana bixenta olabe
- Kalera borrokalari
- Kalera noa ihesi
- Kalian gora
- Kantore berri
- Kattalin
- Kontrapas
- Kopla berriak
- Koplak
- Kyrie Eleison
- Langile erahil bati
- Lanian ezin egin
- Larra herrian
- Lau Haizetara
- Leixibatxoa
- Lili bat
- Lizardi
- Loriak
- Maitia, num zira?
- Maritxu Nora Zoaz
- Trapu zaharrak
- Trikiti koplak
- Triste bizi naiz eta
- Txakolin
- Txakurraren partia
- Txantxibiri
- Txikitin parian
- Txikitxu polit hori
- Txria txori
- Urzo zuri polit bat
- Uso xuria - Paloma blanca
- Uso Zuria
- Xalbadorren heriotzean
- Xinaurria
- Xoxoa
- Zenbat gera?
- Zezenak
- Zibilak esan naute
- Zortziko
- Zugana, Manuela
- Zure begiek
top 30 músicas
©2003 - 2024 - musicas.mus.br